Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2022

Ahozko Jardurera

  Olerkien Errezitaldia Ahozko jarduera lantzeko pentsatu dudan proposamena olerkien errezitaldi bat egitea izan da. Ahozko aurkezpena ikasleek gorroto duten jarduera izan ohi da, nerbioak, lotsa eta bestelako zailtasunei aurre egin behar izaten baitie. Aurkezpenak aipatu ditut, normalean, eskaturiko gai zehatzen aurkezpenak egiten direlako ikasleen ahozko adierazpena ebaluatzeko. Hau honela, ikasleak aurkezpenetan esan beharrekoa ikasi edo irakurtzera mugatzen dira. Modu honetan, aurkezpen erabat monotonoak egiten dituzte, bate espresiorik gabe eta zer esaten ari diren jakin gabe askotan, jardueron helburua betetzen ez delarik. Nire proposamenarekin, irakurtzeko aukera ematen diet, garrantzia intonazioa, erritmoa, arintasuna eta gorputz-adierazpenari emanez, besteak beste. Hori izango da ebaluatuko zaiena. Hau honela, errezitaldi egoki bat egiteko, olerkia tentuz prestatzera behartuta daude. Aldi berean, ordea, ohiko aurkezpenek duten presioa kentzea da jarduera honen asmoa, ika...

PLN

Ez naiz sare sozialen erabiltzaile sutsua, inondik inora ere. Esan beharra daukat, oraindik ere, euskarak sarean duen presentzia ez dela inguruko hizkuntza hegemonikoena bezain nabarmena, baina badago materialik. Erabiltzaile gisa, twitter eta youtube dira maizen erabiltzen ditudan aplikazioak.   Sareotan arreta ipiniz, youtubeko kanalen artean bat jarriko nuke besteen gainetik: “ Ahotsak Ahozko Ondarea ”. Kanal hau, ahotsak.eus web orriaren youtube kanala da. “ahotsak” proiektuaren helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak   bildu eta hedatzea da. Kanal honek funtzio bera du funtsean, baina euskal literatura edo euskal komunitateari buruzko albisteen bideoak ere igotzen dituzte, besteak beste. Euskarari buruzko albisteak eskaintzen dituztenen artean eitb -ren youtube kanala edukiko genuke. Material interesgarria igo ohi duten arren, eitb irrati eta telebistaren kanala izatean, mota askotariko bideoak igotzen dituzte, askotan nire intesez haratago doaze...

EAU gramatika ariketak

  Nire kasuan, pasa den urteko EAU azterketan Euskara eta Literaturari dagokion azterketari erreparatu diot. Ez dut sorpresarik eraman egia esan. Nire ikasle garaian zen bezala, lehentasuna testu ulermen eta idazmenari ematen zaio eta horien artean hizkuntza eta literaturari buruzko galderak ere tartekatzen dituzte. Baina esan behar da, ez daudela gramatikari buruzko galdera zehatzak gaztelaniako azterketetan egon daitezkeen bezala. Adibidez: 6A. Localice en el texto de Isabel Coixet: (1 punto) a. Un sintagma con función de complemento de un nombre. b. Una expresión con sentido figurado. c. Un extranjerismo. d. Un verbo en modo subjuntivo. Euskarako azterketan ez dago honelako ariketarik. Alde horretatik, euskara eta gaztelaniako azterketetan dagoen exigentzia mailaren ezberdintasuna nabarmena iruditzen zait. Euskara eta Literaturaren irakasgaian, gramatika ebaluatu eta zigortzeko modua beste bat izango litzateke. Izan ere, test moduko galderak deritzogun horien ugarita...

CLT 1. Jarduera

Lagun bati WhatsAppez bidaliko niokeen mezua: Arratsalde on, hi! Praktikata biali zieken eskolan latine ematen jarri ziatek... Eskaeran bat ein beharren neok aldaketan bat itteko. Masterreko zuzendariari posta elektronikoz: Kaixo, Zoe: Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterreko ikaslea naiz eta praktikaldirako esleitu didaten ikastetxean dudan egoera deserosoa dela eta hitz egiten dizut. Izan ere, latineko saioak ematen jarri naute. Ni Euskal Ikasketetan graduatua naiz eta latinez ezer gutxi ikasi ahal izan dut. Inondik inora ez naiz gai latinezko saioak emateko. Hau dela eta, laguntza eskatu nahi nizun ikastetxearekin harremanetan jarri eta egoera aldatzeko eskaera egiteko. Eskerrik asko aldez aurretik, Ibon Loidi. Hezkuntzako foru delegatuari, postaz edo posta elektronikoz idatziriko gutuna: Jaun/Andere agurgarria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko ikasle...

Grabamos con el 27: "Contigo" L. Cernuda

Imagen
  Audio Olerkietan sentimenduak lantzen: Gustatu zaizu olerkia? Zergatik? Zer sentiarazi dizu? Zein hitz edo esaldik sortu dizkizu emozio horiek? Adierazi testuan.·           Zer uste duzu adierazi nahi zuela idazleak? Zer bizipen daudela uste duzu kontakizun horren atzean?        Sentitu zara noizbait horrela? ·    ·           ·           ·    

VOKI

  Voki: Itxasoari begira, Mikel Arregi.   Itsasoari begira zer dezaket desira? bakarrik nago eta nik behar zaitut baldosa kuadratuz jantzi dituzten azeretan ibil gaitezen, teniseko paseo luzean lanbro fina manaren gisa gure gainera erortzean.   Harroken kontra zure golpea  ez da tristea harkaitz artean, zure soinua  bertso doinua.   Entzun dut zure hotsa eta zarratatu egin didazu bihotza zure ondoan paret gainean zabalera eta luzerarik ez denean hots zure hotsean indar zure indarrean. Behin olerkia entzun eta irakurri dugularik, hausnartu eta erantzun galderok  poemaren gaiaren proposamen bat eginez: Nor uste duzu ari dela hizketan? Nola uste duzu sentitzen dela? Nori ari zaio hizketan? Zein da poema honen gaia?

CLT 2. eta 3. jarduerak

  Ariketa honetarako klaseko testuinguru zehatz bat hautatu beharra daukadanez, nire praktikaldian ikusi dudan derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasgelen deskribapena egitea erabaki dut.   Ikastetxea Goierri eskualdea osatzen duen hamazortzi udalerrietako bat da, beraz testuinguru euskalduna dela esan liteke. Goierriko herri handienetariko bat da (handiena ezpada) eta giro euskalduna nabari den herria dela esan daitekeen arren, giro erdalduna gailentzen hasia da jada.   Nire ikastetxea, ordea, ikastola bat da. Hots, ikastetxe euskaldun, euskaltzalea eta eleanitza. Euskaldun berriak badiren arren, euskaldun zaharrak nagusitzen dira eta orokorrean klaseko euskara maila eta erabilera altua da. Aipatu du, euskaldun berriak ere badirela ikasgelan, baina zortez, inork ez du klaseko martxa jarraitzeko arazorik. Hau dela eta, ikasturte bakoitzak duen mailara moldatzen den euskarazko edozein testu mota hautatzeko askatasuna daukat. Bi ikasgela hautatuko ditut: DBH 3. mailako i...

Twitter

Imagen
EUSKARALDIA @euskaraldia: Euskararen erabileraren aldeko ariketa soziala.   Egun oso ezaguna den euskararen aldeko egitasmoa 2018an jarri zen abian, baina 2017rako sortua zen twitterreko kontu hau. Ordutik hona bi edizio burutu dira eta jada martxan jarria da egitasmo honen hirugarren edizioa. Twitterri dagokionean 8500 jarraitzaile inguru ditu, baina beste sare sozial batzuetan ere (instagramen eta facebooken, esaterako) baditu kontuak euskaraldiak. Esan bezala azken edizioa martxan jarria denez, orain igo eta konpartitzen dituen post-ak parte-hartzaile ezberdinen esperientziak dira. Argitalpenok jarraitzaileek konpartitzen dizkioten   bideoak izan ohi dira eta argitalpenero egiten ditu bideoak jasotzeko gonbidapenak. Esan liteke beraz, jarraitzaile eta parte-hartzaileekin duen hartu-emana oso gertukoa dela. Egunero zerbait berria igotzen ez duen arren, astean behin gutxienez igotzen du esperientziaren bat. Horretaz gain, euskararen erabilera eta orokorrean hizkun...

Idiazabalera bisitan.

Imagen
Idiazabal Goierri bailaran (Gipuzkoan) kokatzen den herri txiki eta lasaia da. Bilbotik Idiazabalera joateko modurik erosoena autoz izango litzateke. Autobidetik joanez gero, seinaleei jarraituz ez dago galbiderik, ordubeteren bueltan egin daiteke Bilbao-Idiazabal   ibilbidea. Garraio publikoa hartzeko asmorik izanez gero, kontua apur bat zailduko litzateke. Ez dago zuzenean Bilbotik Idiazabalera heltzen den garraiorik, baina bi autobus hartzearekin nahikoa da: lehenik Bilbotik Beasainera heltzen den autobusa hartu behar da eta Beasainen Idiazabalera heltzen dena. Esan bezala, lan astuna ez den arren, bai luzexeagoa, hiru ordu inguru behar dira garraio publikoz Idiazabalera heltzeko. Ostatu aldetik baliabide gehien dituen herria ez den arren, bada aukera merkerik. Herritik bost-hamar minutura geratzen da, nahiko ezaguna den Etzegarate mendatearen gainean, Hotel Alai. Errepide alboan dago hotela, herritik gertu eta eskuragarri. Lo egiteko tokia izateaz gain, gosaldu, bazkaldu eta af...

Eskolan gramatika bai ala ez?

  Nire ustez, ez genuke zalantzan jarri beharko eskolan gramatika landu behar den edo ez. Betidanik gramatika lantzeko erbili izan de planteamendua jarri beharko genuke eztabaidan. Zergatik diot ezin dezakegula zalantzan jarri gramatikaren presentzia derrigorrezko bigarren hezkuntzan? Bada, gramatikak barne hartzen dituen hizkuntza arloak, ahozko zein idatzizko ekoizpenerako (komunikatzeko) ezinbestekoak direlako. Azken urteetan entzun dugu gazteen idazmen gaitasuna (ahozkoa baino gehiago) geroz eta kaxkarragoa izaten ari dela. Hori ez da “soilik” ikasleek ez dutelako irakurtzen edo ez dutelako idazten. Orokorrean, pertsonen arteko komunikazioa (mugikorrak, sare sozialak...) erroz aldatu da eta zeharka bada ere gaztetxoen ekoizpenetan eragiten du.  Euskarari dagokionean, arazoa haratago doa. Ez da gaztetxoek ez dutela euskaraz idazten edo irakurtzen, gehiengoak ez du euskaraz hitz egiten. Guzti honek, ahozko eta (batez ere) idatzizko ekoizpenetan hizkuntzaren oinarrizko ar...