VOKI
Voki: Itxasoari begira, Mikel Arregi.
Itsasoari begira
zer dezaket desira?
bakarrik nago eta
nik behar zaitut
baldosa kuadratuz
jantzi dituzten azeretan ibil gaitezen,
teniseko paseo luzean
lanbro fina manaren gisa
gure gainera erortzean.
Harroken kontra
zure golpea
ez da tristea
harkaitz artean,
zure soinua
bertso doinua.
Entzun dut zure hotsa
eta zarratatu egin didazu bihotza
zure ondoan
paret gainean
zabalera eta luzerarik ez denean
hots zure hotsean
indar zure indarrean.
Behin olerkia entzun eta irakurri dugularik, hausnartu eta erantzun galderok poemaren gaiaren proposamen bat eginez:
- Nor uste duzu ari dela hizketan?
- Nola uste duzu sentitzen dela?
- Nori ari zaio hizketan?
- Zein da poema honen gaia?
Comentarios
Publicar un comentario