CLT 2. eta 3. jarduerak

 

Ariketa honetarako klaseko testuinguru zehatz bat hautatu beharra daukadanez, nire praktikaldian ikusi dudan derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasgelen deskribapena egitea erabaki dut.  Ikastetxea Goierri eskualdea osatzen duen hamazortzi udalerrietako bat da, beraz testuinguru euskalduna dela esan liteke. Goierriko herri handienetariko bat da (handiena ezpada) eta giro euskalduna nabari den herria dela esan daitekeen arren, giro erdalduna gailentzen hasia da jada.  Nire ikastetxea, ordea, ikastola bat da. Hots, ikastetxe euskaldun, euskaltzalea eta eleanitza. Euskaldun berriak badiren arren, euskaldun zaharrak nagusitzen dira eta orokorrean klaseko euskara maila eta erabilera altua da. Aipatu du, euskaldun berriak ere badirela ikasgelan, baina zortez, inork ez du klaseko martxa jarraitzeko arazorik. Hau dela eta, ikasturte bakoitzak duen mailara moldatzen den euskarazko edozein testu mota hautatzeko askatasuna daukat.

Bi ikasgela hautatuko ditut: DBH 3. mailako ikasgela eta DBH 4. mailako ikasgela. Euskara maila aldetik oso antzekoak diren taldeak diren arren, hauen jarrera, lanerako prestutasuna eta euskararekiko interesa oso ezberdinak dira. 4. Mailako ikasleak euskaltzaleagoak dira 3. Mailakoak baino eta gainera klaseko parte-hartzea, eta ondorioz, dinamika hobea da.  Hau dela eta, testuen lanketa egiterako garaia, askatasun gehiago izango dut (gai, zailtasun... aldetik) lanketarako artikulua hautatzeko 4. Mailako ikasleekin 3.ekoekin baino.

Hau kontuan izanik, hauek dira ikasgela bakoitzerako hautatu ditudan testuak:

DBH 3. maila: Galarraga, A. (2022ko abenduaren 12a).  Arrazakeria, xenofobia eta bazterkeria osasun-arriskutzat hartzea eskatu dute. Elhuyar aldizkaria. https://zientzia.eus/artikuluak/antsiolitikoen-kontsumoa-igo-egin-da-nerabeetan-be/

DBH 4. maila: Galarraga, A. (2022ko abenduaren 9a).  Antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan, bereziki, emakumeetan eta klase apalekoetan. Elhuyar aldizkaria. https://zientzia.eus/artikuluak/arrazakeria-xenofobia-eta-bazterkeria-osasun-arris/

Bistan da berdintasunari buruzko idazle beraren bi artikulu digital hautatu ditudala. Luzera aldetik antzekoak dira, bestalde, gai eta zailtasun aldetik ez dute zerikusirik. Lehena, ikasleentzat oso gertuko gerta daitekeen gaia da, urte askoan zehar landu izan dutena  eta irakurtzeko zailtasun aldetik ere datu eta hitz tekniko asko ez dituena. Labur esateko, nire ustez, ikasleen intereseko gaia dela esan liteke. Bigarrena berriz, azken urteetan indarra hartzen ari den bai batekin loturik dago (antsietatea, depresioa...) eta artikulu zientifikoxeagotzat daukat, apur bat zailago gerta daitekeena

Comentarios

Entradas populares de este blog

Klaserako irakurgaia.

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.

Goitizena eta sinopsia.