PLN

Ez naiz sare sozialen erabiltzaile sutsua, inondik inora ere. Esan beharra daukat, oraindik ere, euskarak sarean duen presentzia ez dela inguruko hizkuntza hegemonikoena bezain nabarmena, baina badago materialik. Erabiltzaile gisa, twitter eta youtube dira maizen erabiltzen ditudan aplikazioak. 

Sareotan arreta ipiniz, youtubeko kanalen artean bat jarriko nuke besteen gainetik: “Ahotsak Ahozko Ondarea”. Kanal hau, ahotsak.eus web orriaren youtube kanala da. “ahotsak” proiektuaren helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak  bildu eta hedatzea da. Kanal honek funtzio bera du funtsean, baina euskal literatura edo euskal komunitateari buruzko albisteen bideoak ere igotzen dituzte, besteak beste. Euskarari buruzko albisteak eskaintzen dituztenen artean eitb-ren youtube kanala edukiko genuke. Material interesgarria igo ohi duten arren, eitb irrati eta telebistaren kanala izatean, mota askotariko bideoak igotzen dituzte, askotan nire intesez haratago doazenak.  

Twitterreko euskal komunitatearen erabiltzaileen artean  Kike Amonarrizen profila azpimarratuko nuke, euskal soziolingustikaren dibulgatzaile jarraituenetariko bat baita. Maiztasun handiz igotzen ditu posta berriak eta euskarak barne hartzen dituen albisteen jarraipena egiteko kontu interesgarria dela esango nuke.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Klaserako irakurgaia.

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.

Goitizena eta sinopsia.