Idiazabalera bisitan.

Idiazabal Goierri bailaran (Gipuzkoan) kokatzen den herri txiki eta lasaia da. Bilbotik Idiazabalera joateko modurik erosoena autoz izango litzateke. Autobidetik joanez gero, seinaleei jarraituz ez dago galbiderik, ordubeteren bueltan egin daiteke Bilbao-Idiazabal  ibilbidea. Garraio publikoa hartzeko asmorik izanez gero, kontua apur bat zailduko litzateke. Ez dago zuzenean Bilbotik Idiazabalera heltzen den garraiorik, baina bi autobus hartzearekin nahikoa da: lehenik Bilbotik Beasainera heltzen den autobusa hartu behar da eta Beasainen Idiazabalera heltzen dena. Esan bezala, lan astuna ez den arren, bai luzexeagoa, hiru ordu inguru behar dira garraio publikoz Idiazabalera heltzeko.



Ostatu aldetik baliabide gehien dituen herria ez den arren, bada aukera merkerik. Herritik bost-hamar minutura geratzen da, nahiko ezaguna den Etzegarate mendatearen gainean, Hotel Alai. Errepide alboan dago hotela, herritik gertu eta eskuragarri. Lo egiteko tokia izateaz gain, gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko jangela handi bat du etxean eginiko bertako janaria eskaintzen dutelarik. Bertatik igarotzen diren ehunka bezeroren prezioetara moldatzen diren menu ezberdinak daude hautagai.

Idiazabal “Gaztaren Herria” bezala da ezagun. Mundu osoan ezaguna eta Euskal Herri guztian ekoiztua da Idiazabal jatorri izendapena  duen ardi-gazta. Herrian bertan, gaztandegi ugari daude bisitatu eta gazta erosi ahal izateko. Gaztaren museoa ere badago. Beraz, gazta zaletasuna izanez gero bisitan etortzezko herri aproposa da. Urte guztian zehar atzerritar ugari etorri ohi da gazta erostearen aitzakian. Hots, opari edo oroigarri bat erosteko aukera paregabeak aurki daitezke.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Klaserako irakurgaia.

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.

Goitizena eta sinopsia.