CLT 1. Jarduera
Lagun bati WhatsAppez bidaliko niokeen mezua:
Arratsalde
on, hi!
Praktikata
biali zieken eskolan latine ematen jarri ziatek... Eskaeran bat ein beharren
neok aldaketan bat itteko.
Masterreko
zuzendariari posta elektronikoz:
Kaixo,
Zoe:
Bigarren
hezkuntzako irakaskuntza masterreko ikaslea naiz eta praktikaldirako esleitu
didaten ikastetxean dudan egoera deserosoa dela eta hitz egiten dizut. Izan ere,
latineko saioak ematen jarri naute. Ni Euskal Ikasketetan graduatua naiz eta
latinez ezer gutxi ikasi ahal izan dut. Inondik inora ez naiz gai latinezko
saioak emateko. Hau dela eta, laguntza eskatu nahi nizun ikastetxearekin
harremanetan jarri eta egoera aldatzeko eskaera egiteko.
Eskerrik
asko aldez aurretik,
Ibon
Loidi.
Hezkuntzako
foru delegatuari, postaz edo posta elektronikoz idatziriko gutuna:
Jaun/Andere
agurgarria,
Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza Irakasleen
Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko ikasle naizen aldetik, mezu hau idazten
dizut praktiketako ikasgaien esleipenarekin izan dudan arazo bati bide emateko
asmoz.
Ikasgaien
esleipenarekin nahasteren bat izan dela uste dut. Ni, Euskal Ikasketetan
graduatua naiz eta egun, Euskara eta Literaturako espezialitatean ikasten nabil
aipatu berri dundan Unibertsitate Masterrean. Praktiketako ikastetxean, ordea,
Latineko irakaslearekin ipini naute, bere ikasgaia aztertu eta bertan klaseak
eman ditzadan. Nik, nire partetik, ez dut ikasgai honetarako prestakuntzarik
jaso eta klaseak emateko prest ikusten ez naizenez aldaketa bat eskatu nahi
nuke.
Euskara
eta Literaturako irakasgaian egotea gustatuko litzaidake, horretarako ikasi
baitut Euskal Ikasketen gradua eta oraingo masterra.
Nire
eskaera kontuan izango duzulakoan, agurtzen zaitut.
Ibon
Loidi Mugica.
Data
2022ko
Abenduak 26.
Comentarios
Publicar un comentario