EAU gramatika ariketak
Nire kasuan, pasa den urteko EAU azterketan Euskara eta Literaturari dagokion azterketari erreparatu diot. Ez dut sorpresarik eraman egia esan. Nire ikasle garaian zen bezala, lehentasuna testu ulermen eta idazmenari ematen zaio eta horien artean hizkuntza eta literaturari buruzko galderak ere tartekatzen dituzte. Baina esan behar da, ez daudela gramatikari buruzko galdera zehatzak gaztelaniako azterketetan egon daitezkeen bezala. Adibidez:
6A.
Localice en el texto de Isabel Coixet: (1 punto)
a.
Un sintagma con función de complemento de un nombre.
b.
Una expresión con sentido figurado.
c.
Un extranjerismo.
d.
Un verbo en modo subjuntivo.
Euskarako
azterketan ez dago honelako ariketarik. Alde horretatik, euskara eta
gaztelaniako azterketetan dagoen exigentzia mailaren ezberdintasuna nabarmena
iruditzen zait. Euskara eta Literaturaren irakasgaian, gramatika ebaluatu eta
zigortzeko modua beste bat izango litzateke. Izan ere, test moduko galderak
deritzogun horien ugaritasuna nabaria den arren, idatziz egin beharreko
galderak ere badira, idazmenaren ariketarekin batera jakina. Honelakoak izan
ohi dira ariketa horiek:
B.2. Azaldu ezazu, zeure
hitzekin, honako hitz-kate hauen esanahia:
1. … guk denbora behar dugu barruan
daukagun guztia loratzeko …
2. … denboraren jabegoarekin
arduragabekeria handia egin dugula iruditzen zait …
3. … denbora asko daukana zerbait
galtzen ari den sentimena hedatu da …
4. … Ahuldade batetik sortu zaigu
denbora okupatuarekiko morrontza hau ...
Erantzun, zeure hitzekin, galdera
hauei:
1. Zer esan nahi du idazleak denbora
gure bizitza egituratzeko tresnarik garrantzitsuena
dela esaten duenean?
2. Zer ondorio ditu, idazlearen
esanetan, kanpotik ezartzen dizkiguten ordutegiei geure
burua makurtzeak?
3. Denbora asko izatea nola dago
baloratua gizarte honetan? Ondo ala gaizki? Testuko
argudioekin arrazoitu ezazu
erantzuna.
4. Nondik etorri zaigu geure denbora
guztia okupaturik izatearen beharra?
Ikus liteke idatzi beharreko ariketak diren arren ez direla (gaztelaniako ariketan bezala) gramatikari buruzko galdera zehatzak. Testuaren ulermenari buruzko galdera gehigarriak dira, zehatz esateko. Gehien idatzi beharreko jarduera testu ekoizpenarena izango litzateke. Besterik gabe, gramatika eta ortografia zuzentzeko irizpidek ematera mugatzen dira: "akats ortografiko txiki batzuk edo eta gaizki ulertuak sortzen ez dituzten akats gramatikalak egitea ez da zigortuko.” edo "ariketa batean perpaus erlatibo bat sortu behar bada, nekez onartuko da –€na-ren ordez –€la bat.” modu irizpideak dira Euskara eta Literaturaren irakasgaian gramatikari dagokionean eskatzen direnak.
Uler dezaket gramatikari loturiko ariketa zehatzak ez izatea. Ez dut ulertzen ordea zergatik dagoen orokorrean (ez soilik gramatikari dagokionean) horrenbesteko diferentzia gaztelania eta euskarako azterketen artean. Gramatika lantzeko proposamenak egin behar direnez, nire ustez ez litzateke gaizki egongo nire ikasle garaian EGA azterketan egiten ziren perpaus berridazketa antzeko ariketak jartzea. Zailtasun aldetik, batxilergoa amaitu duen ikasle batek duen mailara egokitzen direla iruditzen zait. Honelakoak izan ohi dira perpaus berridazketok, normalean menpeko perpausak lantzeko erabiltzen dira (Santurtziko Udal Euskaltegiaren web orritik moldatutako ariketak) :
Egia ote da zorrak ordaindu ezinik atzerrira ihes egin
duela dioen zurrumurrua?
..............................................................lako....................................................................................
(Erantzuna: Egia ote da zorrak ordaindu ezinik atzerrira
ihes egin duelako zurrumurrua)
Atea
ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk agertu ziren eta, lapurrak ginela
pentsatuz, goitik behera miatu eta
atxilotu egin gintuzten
..............................................................an.......................................................................................
(Erantzuna: Atea ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk
agertu ziren eta, lapurrak ginelakoan, goitik behera miatu eta atxilotu egin
gintuzten)
Etsaiek mendebaldetik erasoko
zigutela pentsatu genuen eta gehienok alde hartan jarri ginen zelatan
.........................................................................koan........................................................................
(Erantzuna:
Etsaiek mendebaldetik erasoko zigutelakoan gehienok alde hartan jarri ginen
zelatan)
Idazmena
lantzeko ariketa aproposak izateaz gain, gramatikaren aspektu zehatzak
ebaluatzeko aukera eskaintzen dutela iruditzen zait. Are gehiago, pausu bat
aurrera eman ezkero, menpeko perpaus zehatzen ekoizpena egiteko eska
geniezaieke ikasleei. Adibidez:
Eman
ondoko perpausen adibide bana:
Ondorio perpausa
Erantzuna:
......................................................................................................................................
(Hain zen azkarra, non ikasi gabe gainditu baitzuen azterketa)
Kausa perpausa
Erantzuna: ......................................................................................................................................
(Ezin naiz mendira joan,
zauriturik nago eta)
Perpaus kontsesiboa
Erantzuna: ......................................................................................................................................
(Zauriturik bazaude ere,
partida jolastu beharko duzu)
(Adierazpen
perpausa, ondorio perpausa, galdera perapausa, aginterazkoa, harridurazkoa, konparazio
perpausa eta abarrekin berdin egin liteke)
Baliteke
honelako ariketak zail samarrak izatea. Baina beti dago moldaketak egiteko
aukera, gaztelaniako azterketetan egiten duten bezala, irakurgaian perpaus
bakoitzeko adibide bana azpimarratzeko ere eska diezaiekegu.
Comentarios
Publicar un comentario