14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.
Helburua ikasleentzat interesgarria den saio
bat antolatzea izango litzateke. Saioaren helburua literatura lantzea bada,
beren interesekoa izan litekeen irakurgai bat (eleberri, ipuin…) aurkezten
saiatuko nintzateke. Garrantzitsua iruditzen zait klasean irakurketari denbora
eskaintzea. Beraz, lehen jarduera, irakurketa izango litzateke. Honela, ikasle
guztiak irakurtzen ari direla ziurta dezaket. Hurrengo urratsa, testuaren
lanketa egitea izango litzateke eta nire helburuen arabera moldatuko nituzke
jarduerak.
Testuaren edukia barneratu duten jakiteko , tertulia literario
moduko bat proposatuko nuke. Honelako tertuliekin, protagonismoa ikasleengan
ipintzen da. Aldi berean, berdinen arteko elkarrizketak bideratuz lanerako
testuinguru erosoa sortzen da, ikasleen parte-hartzea sustatuz. Horretaz gain, ikuspuntu
kontrajarriak aurkeztuz ikasleak eurak elkar zuzentzen direnez, edukiak
barneratzen dituztela ziurtatzeko modu egokia da.

Comentarios
Publicar un comentario