Goitizena eta sinopsia.


Nire goitizena: Bony Ílido.

Literatur-generoa: Nobela beltza. 

Liburuaren izenburua: “Ongile”.

Sinopsia:

Rob Lodi bidelapur famatua bere anaia traidorearen bila dabil. Bere arrastoari segika,  inguruko herrietan lagunduko dionik aurkituko duelakoan, sarraski bidez izua zabalduz.

Gainbeheran dagoen Arabastako sheriffa, Kobra goitizenez ezaguna, bere agindupeko hiria suntsitu duten bidelapur taldearen bila dabil. Bere bakardadean, inguruko herriek jasan duten injustiziari bide eman nahirik sekula bizi izan duen erronka zailenari aurre egin beharko dio.

Anaia, berriz, inork ez du ezagutzen eta honek bere ehiza zailtzen du. Triskantzon eragile da izatez. Identitate ezak segurtasuna eskaintzen dion arren, Rob Lodik egotzi dion ordainsariak bidelapur askoren harrapakin bihurtu du.

Guztiak dabiltza mendeku bila. Nor izango da, ordea, bere justizia ezarriko duena?


Comentarios

Entradas populares de este blog

Klaserako irakurgaia.

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.