Twitter

EUSKARALDIA @euskaraldia: Euskararen erabileraren aldeko ariketa soziala.

 


Egun oso ezaguna den euskararen aldeko egitasmoa 2018an jarri zen abian, baina 2017rako sortua zen twitterreko kontu hau. Ordutik hona bi edizio burutu dira eta jada martxan jarria da egitasmo honen hirugarren edizioa. Twitterri dagokionean 8500 jarraitzaile inguru ditu, baina beste sare sozial batzuetan ere (instagramen eta facebooken, esaterako) baditu kontuak euskaraldiak.

Esan bezala azken edizioa martxan jarria denez, orain igo eta konpartitzen dituen post-ak parte-hartzaile ezberdinen esperientziak dira. Argitalpenok jarraitzaileek konpartitzen dizkioten bideoak izan ohi dira eta argitalpenero egiten ditu bideoak jasotzeko gonbidapenak. Esan liteke beraz, jarraitzaile eta parte-hartzaileekin duen hartu-emana oso gertukoa dela. Egunero zerbait berria igotzen ez duen arren, astean behin gutxienez igotzen du esperientziaren bat. Horretaz gain, euskararen erabilera eta orokorrean hizkuntzarekin zerikusia duten albisteak ere konpartitzen ditu. Beraz, orokorrean, parte-hartze aktiboa duen kontu bat dela esan liteke.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Klaserako irakurgaia.

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.

Goitizena eta sinopsia.