Entradas

CLT 6. Jarduera

Klasean testu iruzkinak lantzeko hautatu dudan testua, aurrez CLT 2. eta 3. jardueran hautaturiko bat da:  “ Antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan, bereziki, emakumeetan eta klase apalekoetan ” artikulua. Izendatu berri dudan ariketan azaldu bezala, artikulu hau DBH 4. mailako ikasleek lantzeko aproposa izan litekeela iruditzen zait. Beraz, jarraian, ikasle profil horri moldatuko litzaiokeen testu iruzkin baten adibidea egingo dut: Ana Galarraga Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua den kazetari eta idazle zarauztarra Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten duen komunikatzailea da ( Wikipedia , 2022). Euskal hedabideetan zientzia dibulgatzailea izateaz gain, liburu ugari idatzi ditu zientzia gizarteratzeko helburuz, bere lanetan ohikoa den ikuspuntu feminista oinarri harturik ( Ciencia en Redes , d.g.). Besteak beste, elhuyargo  zientzia.eus  web guneko zientzia arloko artikulu honen egilea da. Testu tipologia aldetik, beraz, aldizkari b...

Ahozko Jardurera

  Olerkien Errezitaldia Ahozko jarduera lantzeko pentsatu dudan proposamena olerkien errezitaldi bat egitea izan da. Ahozko aurkezpena ikasleek gorroto duten jarduera izan ohi da, nerbioak, lotsa eta bestelako zailtasunei aurre egin behar izaten baitie. Aurkezpenak aipatu ditut, normalean, eskaturiko gai zehatzen aurkezpenak egiten direlako ikasleen ahozko adierazpena ebaluatzeko. Hau honela, ikasleak aurkezpenetan esan beharrekoa ikasi edo irakurtzera mugatzen dira. Modu honetan, aurkezpen erabat monotonoak egiten dituzte, bate espresiorik gabe eta zer esaten ari diren jakin gabe askotan, jardueron helburua betetzen ez delarik. Nire proposamenarekin, irakurtzeko aukera ematen diet, garrantzia intonazioa, erritmoa, arintasuna eta gorputz-adierazpenari emanez, besteak beste. Hori izango da ebaluatuko zaiena. Hau honela, errezitaldi egoki bat egiteko, olerkia tentuz prestatzera behartuta daude. Aldi berean, ordea, ohiko aurkezpenek duten presioa kentzea da jarduera honen asmoa, ika...

PLN

Ez naiz sare sozialen erabiltzaile sutsua, inondik inora ere. Esan beharra daukat, oraindik ere, euskarak sarean duen presentzia ez dela inguruko hizkuntza hegemonikoena bezain nabarmena, baina badago materialik. Erabiltzaile gisa, twitter eta youtube dira maizen erabiltzen ditudan aplikazioak.   Sareotan arreta ipiniz, youtubeko kanalen artean bat jarriko nuke besteen gainetik: “ Ahotsak Ahozko Ondarea ”. Kanal hau, ahotsak.eus web orriaren youtube kanala da. “ahotsak” proiektuaren helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak   bildu eta hedatzea da. Kanal honek funtzio bera du funtsean, baina euskal literatura edo euskal komunitateari buruzko albisteen bideoak ere igotzen dituzte, besteak beste. Euskarari buruzko albisteak eskaintzen dituztenen artean eitb -ren youtube kanala edukiko genuke. Material interesgarria igo ohi duten arren, eitb irrati eta telebistaren kanala izatean, mota askotariko bideoak igotzen dituzte, askotan nire intesez haratago doaze...

EAU gramatika ariketak

  Nire kasuan, pasa den urteko EAU azterketan Euskara eta Literaturari dagokion azterketari erreparatu diot. Ez dut sorpresarik eraman egia esan. Nire ikasle garaian zen bezala, lehentasuna testu ulermen eta idazmenari ematen zaio eta horien artean hizkuntza eta literaturari buruzko galderak ere tartekatzen dituzte. Baina esan behar da, ez daudela gramatikari buruzko galdera zehatzak gaztelaniako azterketetan egon daitezkeen bezala. Adibidez: 6A. Localice en el texto de Isabel Coixet: (1 punto) a. Un sintagma con función de complemento de un nombre. b. Una expresión con sentido figurado. c. Un extranjerismo. d. Un verbo en modo subjuntivo. Euskarako azterketan ez dago honelako ariketarik. Alde horretatik, euskara eta gaztelaniako azterketetan dagoen exigentzia mailaren ezberdintasuna nabarmena iruditzen zait. Euskara eta Literaturaren irakasgaian, gramatika ebaluatu eta zigortzeko modua beste bat izango litzateke. Izan ere, test moduko galderak deritzogun horien ugarita...

CLT 1. Jarduera

Lagun bati WhatsAppez bidaliko niokeen mezua: Arratsalde on, hi! Praktikata biali zieken eskolan latine ematen jarri ziatek... Eskaeran bat ein beharren neok aldaketan bat itteko. Masterreko zuzendariari posta elektronikoz: Kaixo, Zoe: Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterreko ikaslea naiz eta praktikaldirako esleitu didaten ikastetxean dudan egoera deserosoa dela eta hitz egiten dizut. Izan ere, latineko saioak ematen jarri naute. Ni Euskal Ikasketetan graduatua naiz eta latinez ezer gutxi ikasi ahal izan dut. Inondik inora ez naiz gai latinezko saioak emateko. Hau dela eta, laguntza eskatu nahi nizun ikastetxearekin harremanetan jarri eta egoera aldatzeko eskaera egiteko. Eskerrik asko aldez aurretik, Ibon Loidi. Hezkuntzako foru delegatuari, postaz edo posta elektronikoz idatziriko gutuna: Jaun/Andere agurgarria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko ikasle...

Grabamos con el 27: "Contigo" L. Cernuda

Imagen
  Audio Olerkietan sentimenduak lantzen: Gustatu zaizu olerkia? Zergatik? Zer sentiarazi dizu? Zein hitz edo esaldik sortu dizkizu emozio horiek? Adierazi testuan.·           Zer uste duzu adierazi nahi zuela idazleak? Zer bizipen daudela uste duzu kontakizun horren atzean?        Sentitu zara noizbait horrela? ·    ·           ·           ·    

VOKI

  Voki: Itxasoari begira, Mikel Arregi.   Itsasoari begira zer dezaket desira? bakarrik nago eta nik behar zaitut baldosa kuadratuz jantzi dituzten azeretan ibil gaitezen, teniseko paseo luzean lanbro fina manaren gisa gure gainera erortzean.   Harroken kontra zure golpea  ez da tristea harkaitz artean, zure soinua  bertso doinua.   Entzun dut zure hotsa eta zarratatu egin didazu bihotza zure ondoan paret gainean zabalera eta luzerarik ez denean hots zure hotsean indar zure indarrean. Behin olerkia entzun eta irakurri dugularik, hausnartu eta erantzun galderok  poemaren gaiaren proposamen bat eginez: Nor uste duzu ari dela hizketan? Nola uste duzu sentitzen dela? Nori ari zaio hizketan? Zein da poema honen gaia?