CLT 6. Jarduera

Klasean testu iruzkinak lantzeko hautatu dudan testua, aurrez CLT 2. eta 3. jardueran hautaturiko bat da:  “Antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan, bereziki, emakumeetan eta klase apalekoetan” artikulua. Izendatu berri dudan ariketan azaldu bezala, artikulu hau DBH 4. mailako ikasleek lantzeko aproposa izan litekeela iruditzen zait. Beraz, jarraian, ikasle profil horri moldatuko litzaiokeen testu iruzkin baten adibidea egingo dut:

Ana Galarraga Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua den kazetari eta idazle zarauztarra Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten duen komunikatzailea da (Wikipedia, 2022). Euskal hedabideetan zientzia dibulgatzailea izateaz gain, liburu ugari idatzi ditu zientzia gizarteratzeko helburuz, bere lanetan ohikoa den ikuspuntu feminista oinarri harturik (Ciencia en Redes, d.g.). Besteak beste, elhuyargo zientzia.eus web guneko zientzia arloko artikulu honen egilea da.

Testu tipologia aldetik, beraz, aldizkari bateko kazetaritza-testu baten aurrean gaude. Aldizkarietan, nagusiki, bi testu genero landu ohi dira: informazio artikuluak eta iritzi artikuluak. Gure kasuan, eskaintzen diren datu ugaritasuna oinarri harturik, informazio artikulu baten aurrean gaudela esan liteke. Hau honela, testu guztiz objektiboa da, uneoro inkesta eta ikerketetan oinarrituriko datuak eskaintzen baititu. Hots, espresaera espositiboa duen azalpen-testu bat.

Eduki aldetik, izenburuak dioena gogoraraziz antsiolitikoen kontsumoa izaten ari den gorakadaz ari zaigu hizketan Galarraga. Funtsean, erakunde ezberdinen inkesta datuak ematera mugatzen da, egun hazten ari den (eta askotan baztertua izan ohi den) arazo honen berri ematea helburu nagusi duelarik. Datuak emanez, fokua emakumeen antsiolitiko kontsumoan ipintzen du, hauek kontsumitzeko duten probabilitatea gizonezkoena baino %50 handiagoa dela adieraziz eta hori gutxi balitz, kontsumitzaileen portzentaje horretan biztanleen jatorri eta maila sozialak ere eragina duela zehazten du. Ideia berdinaren garapen ezberdinak eskaintzen dituenez, egitura aldetik errepikapenezko testu bat dela esan liteke.

Maila linguistikoari erreparatuz, begi bistakoa da artikulu zientifiko baten aurrean gaudela teknizismoen ugaritasunak eta emaitzen deskribapenek iradoki bezala.

Amaitzeko, ondorio gisa, esan liteke aldizkari artikulu honek osasun mentalari eragiten dion arazo normalizatu bat gizarteratzera duela helburu. Sarreratxoan aipa bezala, idazlearen ikuspegi feminista ere presten dago artikuluan, antsiolitiko kontsumoaren gorakada emakumeengan eragin zuzena duen arazoa dela transmititzea baitu abiapuntu. Idazlearen ikuspegi feminista nabari den arren, ez da bere iritzian oinarrituriko artikulu bat. Etengabe eskaintzen dituen datuek bermatzen dute objektibotasuna eta artikulu zientifiko bat dela aipatu berri dudan arren, irakurterraza dela esango nuke.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Klaserako irakurgaia.

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.

Goitizena eta sinopsia.