Ahozko Jardurera
Olerkien
Errezitaldia
Ahozko jarduera lantzeko pentsatu dudan
proposamena olerkien errezitaldi bat egitea izan da. Ahozko aurkezpena ikasleek gorroto duten jarduera izan ohi da, nerbioak, lotsa eta bestelako
zailtasunei aurre egin behar izaten baitie. Aurkezpenak aipatu ditut,
normalean, eskaturiko gai zehatzen aurkezpenak egiten direlako ikasleen ahozko
adierazpena ebaluatzeko. Hau honela, ikasleak aurkezpenetan esan beharrekoa
ikasi edo irakurtzera mugatzen dira. Modu honetan, aurkezpen erabat monotonoak
egiten dituzte, bate espresiorik gabe eta zer esaten ari diren jakin gabe
askotan, jardueron helburua betetzen ez delarik. Nire proposamenarekin,
irakurtzeko aukera ematen diet, garrantzia intonazioa, erritmoa, arintasuna eta
gorputz-adierazpenari emanez, besteak beste. Hori izango da ebaluatuko zaiena.
Hau honela, errezitaldi egoki bat egiteko, olerkia tentuz prestatzera behartuta
daude. Aldi berean, ordea, ohiko aurkezpenek duten presioa kentzea da jarduera
honen asmoa, ikasle bakoitzari nahi duen olerkia hautatu eta egokien iruditzen
zaion moduan errezitatzeko aukera ematea.
Errezitaldia, jardueraren azken urratsa
izango da. Hau burutzeko, lehenik eta behin, ikasle bakoitzak olerki bat
hautatu beharko du. Ez du axola norena den, zein urtetako den, zer gai duen...
ikasleak bere gustukoa den olerki bat hautatu beharko du. Oso poema zaleak izan
ohi ez direnez, laguntze aldera, basquepoetry.eus
web orria erakutsiko nieke. Web orri hau, Susa argitaletxeak, euskal
olerkigintzaren corpus handi bat osatuz, euskal literatura zabaltzeko eginiko
egitasmo bat da. Aipatu berri dut, ez duela axola zer poema mota den, baina
hautaketa hori egiteko argudioak eman beharko dituzte (gaia gustatu zaielako,
idazleak adierazi nahi duenarekin edo egin duten interpretazioarekin
identifikaturik sentitu direlako izan liteke) eta hautaturiko poemari buruzko
analisi labur bat egin beharko dute: gaia, narratzailea, pertsonaiak, espazioa,
egilea, mezua eta abar aztertuz. Analisiaren helburua olerkia benetan ulertu
dutela ziurtatzeko izango litzateke bide batez ahozko adierazpenaz gain testu
ulermena ere landuko litzatekeelarik. Behin testua landu ondoren, errezitaldia
prestatu beharko dute. Aurrez aipa bezala, poemaren irakurmen hutsaz haratago
doazen adierazpenetan arreta ipini beharko dute entzuleak erakarri eta adi
mantentzeko. Hau da, monotonoa den errezitaldi bat egitea saihestu behar dute.
Honetarako behar den denbora eskainiko zaie, ahozko jarduera honek barne
hartzen dituen alderdi ezberdinak arretaz planifika ditzaten.
Jada esan bezala, azken zeregina poema
errezitatzea izango litzateke. Ikasle bakoitzak duen esperientzia,
prestakuntza, interes eta inplikazio mailaren arabera errezitaldi mota ezberdinak ikusiko dira. Honela, ikasle
bakoitzak bere burua autoebaluatu eta bere ikaskideen aurkezpenekin konpara
dezake. Bide batez, errezitatzeko moduak entzuleengan izan dezakeen eragin
ikusi ahal izango dute. Izan ere, olerkiek, hitz gutxitan gauza ugari adieraz
diezagukete eta hauen irakurketak are erakargarriago egin dezake testu jakin
bat.
Hau izango litzateke ebaluazio
errubrika:
1 2 3 4 Aurkezpena Ia
ez du baliabiderik erabiltzen jendearen arretari eusteko. Jendearen
interesa lortzea edo mantentzea kostatzen zaio. Hasieran
nahiko interesgarria da, baina pixka bat monotonoa egiten da. Ikusleen
arreta erakartzen du eta interesa mantentzen. Erritmoa Zuzenketa
etengabeak egiten ditu. Ez du gaia menperatzen. Zuzenketa
batzuk egiten ditu eta batzuetan zalantza egiten du. Gaia nahiko ondo menderatzen du. Aurkezpen arina, akats gutxikoa. Gaia
ondo menderatzen du, ez du akatsik egiten, ez du zalantzarik
adierazten. Intonazioa Aurkezpenaren
zatirik handienean ez du argi hitz egiten. Ahoskera eskasa du eta etenaldi
asko egiten ditu. Ahots-tonua ez da egokia. Ez
du guztiz argi hitz egiten. Ahoskera zuzena da, baina askotan beharrezkoak ez
diren etenak egiten ditu. Ahots-tonua ez da egokia. Argi
hitz egiten du aurkezpenaren zatirik handienean. Ahoskera onargarria da,
baina batzuetan alferrikako etenaldiak egiten ditu. Ahots-tonua egokia da. Aurkezpen
osoan argi eta garbi hitz egiten du. Ahoskera zuzena du. Ahots-tonu egokia
du. Gorputz-adierazpena Jarrera
txarra du eta ez du gertutasunik sortzen entzuleekin. Segurtasun falta
handia erakusten du. Jarrera
ona adierazten du tarteka, baina ez du gertutasun askorik sortzen entzuleekin. Ez du segurtasunik erakusten. Jarrera
ona du denbora gehienean, gertutasuna adierazten du entzuleekin. Batzuetan ez du segurtasunik erakusten. Jarrera
ona du, eta segurtasuna erakusten du. Gertutasuna adierazten du entzule guztiekin.
Jarduera interesgarria iruditzen zait, literatura eta irakurketa lotzen dituelako. Nik garrantzi handiagoa emango nieke poema irakurri aurretik proposatzen dituzun zereginei; hau da: poema aukeratzearen arrazoiak kontatzea eta poemaren aurkezpena. Eta saiatuko nintzateke –ez dakit nola- ikasleek hau egiten irakurri gabe ezta buruz esan gabe.
ResponderEliminar