Klaserako irakurgaia.
Klasean irakurmena susatzeko nire hautagaia Iñaki Zabaletaren 110 Streeteko geltokia eleberria da. Eleberri hau 1986an argitaratua izan zen Susa argitaletxearen eskutik. Nobela beltza generoaren barnean sar genezakeen 144 orrialdez osaturiko eleberri laburra da. Ziur ez nagoen arren, bigarren hezkuntzako lehen zikloan irakurri izanaren oroitzapena daukat. Argumentua aipatze aldera, bi plano eta bi protagonista nagusi ditu: Batetik Joseba, eta bestetik Angie. 70.ko hamarkadan kokatzen da istorioa eta bi hauen bizitza nor bere aldetik aurkezten zaigu. Josebak, arazo politikoak direla medio, Euskal Herritik alde egin eta New Yorken amaitzen du, bertan ilegal biziko delarik. Angie berriz publizitate munduan lan egiten duen neska Estatu Batuarra dugu. Protagoniston bizitzak tartekatzen joango direlarik emozio ugari biziko diren istorio bat kontatzen zaigu: auzo marjinatuetako bizitza, amodioak, droga kontuak, xantaiak… Aurrez aipa bezala, nobela beltza generoare...

Comentarios
Publicar un comentario