Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2022

Klaserako irakurgaia.

Imagen
Klasean irakurmena susatzeko nire hautagaia Iñaki Zabaletaren  110 Streeteko geltokia  eleberria da. Eleberri hau 1986an argitaratua izan zen Susa argitaletxearen eskutik. Nobela beltza generoaren barnean sar genezakeen 144 orrialdez osaturiko eleberri laburra da. Ziur ez nagoen arren, bigarren hezkuntzako lehen zikloan irakurri izanaren oroitzapena daukat.  Argumentua aipatze aldera, bi plano eta bi protagonista nagusi ditu: Batetik Joseba, eta bestetik Angie.  70.ko hamarkadan kokatzen da istorioa eta bi hauen bizitza nor bere aldetik aurkezten zaigu. Josebak, arazo politikoak direla medio, Euskal Herritik alde egin eta New Yorken amaitzen du, bertan ilegal biziko delarik. Angie berriz publizitate munduan lan egiten duen neska Estatu Batuarra dugu. Protagoniston bizitzak tartekatzen joango direlarik emozio ugari biziko diren istorio bat kontatzen zaigu: auzo marjinatuetako bizitza, amodioak, droga kontuak, xantaiak…  Aurrez aipa bezala, nobela beltza generoare...

14. Jarduera. Euskara eta literaturako saioa.

Imagen
Helburua ikasleentzat interesgarria den saio bat antolatzea izango litzateke. Saioaren helburua literatura lantzea bada, beren interesekoa izan litekeen irakurgai bat (eleberri, ipuin…) aurkezten saiatuko nintzateke. Garrantzitsua iruditzen zait klasean irakurketari denbora eskaintzea. Beraz, lehen jarduera, irakurketa izango litzateke. Honela, ikasle guztiak irakurtzen ari direla ziurta dezaket. Hurrengo urratsa, testuaren lanketa egitea izango litzateke eta nire helburuen arabera moldatuko nituzke jarduerak.  Testuaren edukia barneratu duten jakiteko , tertulia literario moduko bat proposatuko nuke. Honelako tertuliekin, protagonismoa ikasleengan ipintzen da. Aldi berean, berdinen arteko elkarrizketak bideratuz lanerako testuinguru erosoa sortzen da, ikasleen parte-hartzea sustatuz. Horretaz gain, ikuspuntu kontrajarriak aurkeztuz ikasleak eurak elkar zuzentzen direnez, edukiak barneratzen dituztela ziurtatzeko modu egokia da.

Fikziozko autobiografia.

Imagen
 Eskuz-esku pasa den  pilotaren historia .

Goitizena eta sinopsia.

Imagen
Nire goitizena: Bony Ílido. Literatur-generoa: Nobela beltza.  Liburuaren izenburua: “Ongile”. Sinopsia: Rob Lodi bidelapur famatua bere anaia traidorearen bila dabil. Bere arrastoari segika,  inguruko herrietan lagunduko dionik aurkituko duelakoan, sarraski bidez izua zabalduz. Gainbeheran dagoen Arabastako sheriffa, Kobra goitizenez ezaguna, bere agindupeko hiria suntsitu duten bidelapur taldearen bila dabil. Bere bakardadean, inguruko herriek jasan duten injustiziari bide eman nahirik sekula bizi izan duen erronka zailenari aurre egin beharko dio. Anaia, berriz, inork ez du ezagutzen eta honek bere ehiza zailtzen du. Triskantzon eragile da izatez. Identitate ezak segurtasuna eskaintzen dion arren, Rob Lodik egotzi dion ordainsariak bidelapur askoren harrapakin bihurtu du. Guztiak dabiltza mendeku bila. Nor izango da, ordea, bere justizia ezarriko duena?