Entradas

Mostrando entradas de enero, 2023

CLT 6. Jarduera

Klasean testu iruzkinak lantzeko hautatu dudan testua, aurrez CLT 2. eta 3. jardueran hautaturiko bat da:  “ Antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan, bereziki, emakumeetan eta klase apalekoetan ” artikulua. Izendatu berri dudan ariketan azaldu bezala, artikulu hau DBH 4. mailako ikasleek lantzeko aproposa izan litekeela iruditzen zait. Beraz, jarraian, ikasle profil horri moldatuko litzaiokeen testu iruzkin baten adibidea egingo dut: Ana Galarraga Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua den kazetari eta idazle zarauztarra Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten duen komunikatzailea da ( Wikipedia , 2022). Euskal hedabideetan zientzia dibulgatzailea izateaz gain, liburu ugari idatzi ditu zientzia gizarteratzeko helburuz, bere lanetan ohikoa den ikuspuntu feminista oinarri harturik ( Ciencia en Redes , d.g.). Besteak beste, elhuyargo  zientzia.eus  web guneko zientzia arloko artikulu honen egilea da. Testu tipologia aldetik, beraz, aldizkari b...